SPUC KIROLAK : 50 URTE | SPUCLASTERKA
LATSAGIEN ITZULIA 2018
10/07/2018
LE SPUC OMNISPORT FÊTE SES 50 ANS
12/07/2018
Tout Voir

SPUC KIROLAK : 50 URTE

SPUC eko Adixkideak

Hedabide guziek, 1968 Maiatzako gertakariak zabaltzen zituzten, bainan guretzat, Senpertarrok, garaia hortako bertze orroitzapenak baditugu. Parisetik urrun izangati k, Senperen ere, herriko gazteek bazterrak aldetzen ari ziren.

Elkaritzak, bilkurak, topaketak ugari muntatu ziren SPUC (SAINT PEE UNION CLUB) gure kirol elkartearen zutik ezartzeko 1968 ekainaren biltzar orokor osagarrian.

Elkarte berri honek, senpertar kirolari gazte gehienak biltzen zituen ala nola : Emak Hor patronaiaren pilota eta lasterkari taldeak, Eskola publiko erakaslearen saski baloi taldea. Eta berrikitan telebixtan ageria , Errubiak herriko asko gazte biltzen zituenak.

Talde horien buruzagiak bildu ziren, Elkartasun bat sortzeko, Herriko gazte guziak biltzeko eta kirola sustengatu eta zabaltzeko. « Union ,, edo Elkartasun hitz garantzitsua zaioten.

Errubia eta pilota izan ziren lehen bi kirol andanak lehiaketan sartu zirenak. 1975 goiti, nesken galdera bati erantzuteko, esku baloia andana sortu zen. Dantza andana bat ere, bainan laster elkartetik alde egin zuen. Ondotik asmatu ziren kanoe-kayak andana, aintzirako aktibitatek piztua, bizikleta eta lasterkako andanak.

Haurrentzat, andana guziek, kirol eskolak muntatu zituzten. Eta geroxago Foot Ball andana abiatzen zen, urraska bere kopuruan helduak sartuz.

Egun, harrotasun sentimentu handi batek betetzen gaitu. Berrogei urtez, 1968tik 2018ra SPUC elkartearen gogoa eta izpiritua, elkartean lanean hartu diren buruzagi eta langile guziek zutik atxiki dute. Elkartearen berrogeita hamargarren urteburua ospatu nahi dugu.

Berrogeita hamargarren urtebetetzearen eguna 2018 agorrilaren 25an larunbatarekin finkatua izan da. Gertakari garantzisuenak ala nota Bazkaria, kantaldia, argazki erakusketa eta bertze asko horaino prestakuntzan, Senpereko errebotean pasatuko dira, tela aterpean

Oraindik goiti zuen antolamendu guziak gogoetatu, egun hortan parte hartzeko.

Eta aitzinetik Philippe Bardanouve-ki n kontaktuan sartu 06 10 77 77 02 zuek ditutzuen argazki, kazeta edo egunkari artikuluak, eta bertze, berari banatzeko. Aurretik eskerrak zuen
laguntzarengati k.

SPUC OMNISPORT KIROLAK Bulegoa

PS : Erresarbazioak ahal dira Senpere, Sara, Azkaine, Aïnhoa, Ziburu, Urufia, Donibane Lohizun, Getariako Turismo bulegoetan maiatzaren 28tik agorrilaren 6a arte.

Gertakariak hasiko dira aratsaldeko 5,00 etan. Afaria 25 € Helduentzat eta 8 € 12 urte azpiko haurrentzat.

chat
1
WhatsApp
Bonjour,
Vous cherchez une info sur le Spuclasterka ou le Senpereko trail ?